top of page

Kokapena
Berroeta Nafarroako iparraldean kokatua dago, Baztan bailaran hain zuzen ere. Iparrealdean, Aniz eta Oronozekin muga egiten du eta hegoaldean Almandozekin.
Baztan 4 kuarteletan banatuta dago eta Berroeta basaburuako kuartelaren parte da Almandoz, Ziga eta Anizekin batera.

Berroeta edo Berrueta, toki pribilegiatuan kokatua dago; Abartan mendiaren babesean bertatik bailara guziko bista izugarri politak ikusten ahal dira.
Gaur egun errepide nagusitik aldendua gelditu bada ere, denboretan garrantzizko tokia zen Berroeta, bertatik “Bide erreala” pasatzen baitzen. Izan ere, 3 ostatu izatera ezagutu izan du herri ttiki honek.
Frantsesen kontrako gerran San Martineko eliza guztiz txikitua izan zen. Denborarekin eraikin galanta hau berritua eta konpondua izan zen.
Aterpetxea
Berroetako aterpetxea, lehen eskola zaharra zena, gaur egun, frontoi munizipalaren gainean dago eta 2008an inauguratu zuten.
Erromes guztientzat irekia dago eta ez da erreserbarik egin behar.
16 lagunendako tokia bada, logela handi batekin, sukaldea eta jan gela batekin, komunak eta biltegiarekin.


Abartan (1095 metro)
Berroeta, 376 metro altueran dago. Oinez herritik abiatuta, 2 ordu inguru bertara iristen ahal da. Gainera, bidea Urlegitik pasatzen da (893 metro) eta 719 metroko desnibela dauka.
bottom of page