top of page

Gastronomia

Gastronomiari dagokionez, bertako janari famatuenak, “txuri ta beltz”, “txilindron”, bertako “onddoak”, “gaztan-behera”, Baztan zopak… dira.

Hauez gain, erran beharra da, garai batean, Berroetan eta baita Baztango bertze herrietan ere, ogi eskasia zegoela, ogi landa asko ez baitziren. Gainera, ogia zutenek, bertako errotetara eramaten zuten saltzera, diru eskasia zela eta. Horrela bada, etxekoek, ogi irina saldu eta ardo irinarekin egiten zuten ogi moduko bat, “taloa” edo “arto opila” delako.

Hau, ogia ordezkatzeko erabiltzen zuten, eta haragia tartean jarriz jaten zuten, egia da, esnearekin ere maiz jaten zutela, gaur egungo zerealen modura.

Gaur egun “arto opila” bertako biztanleen bizioa da, festa anitzetan aurkitzen ahal baita erosteko.


 

Baztanen eskuara barra barra

bottom of page