top of page

Elkarrizketak

 

Bertako herritarrei egindakoak

01

02

Daniel Zozaia

 

1.- Nor dugu Daniel Zozaia?

Berroetan bizi den gizona.

2.- Baztandarra edo Berroetarra sentitzen zara?

Berroetarra lehenbiz, eta gero baztandarra.

3.- Berroetako txoko gustukoena?

Berroetak toki guztiek politak ditu.

4.- Zer du Berroetak Bertze herriek ez dutena?

karrika xarmantak ditu, bertze herriek ez dituztenak

5.- Nola ikusten duzu Berroeta gaur egun?

-Giroa: giro ederra

-Elkartasuna

6.- Nola ikusten duzu etorkizunean? Aldaketarik sumatu duzu?

Aunitz lehendik orainera, hobera batez ere.

7.- Zer aurki dezakegu Berroetara joenez gero?

Berroetan ez da ja, lehen baziren barrak eta gaizkiago bizi ziren ( hiru lau bar baziren). orain berriz, ez da eta hobe bizi gara, ze konklusio atratzen den hortik…

8.- Zer gauza berexiko zenuke Berroetatik?

Karrika xarmantak dituela.

9.- Berroetako buruzko amets bat?

Elkartuak jarraitzea eta elkartuagoak jarraitzea.

 

 

Felix Arretxea Jauregia

 

1.- Nor dugu Felix ?

62 urteko multil-zahar bat, sotero dagoena.

2.- Baztandarra edo Berroetarra sentitzen zara?

Berroetarra, eta gero baztandarra.

3.- Berroetako txoko gustukoena?

Tolantxea.

4.- Zer du Berroetak Bertze herriek ez dutena?

Arras polite, karrike zabal eta pollite.

5.- Nola ikusten duzu Berroeta gaur egun?

-Giroa, ikagaragarri ona , hori herriko bestetan ikusi da.

-Elkartasuna, arras elkartua.

6.- Nola ikusten duzu etorkizunean? Aldaketarik sumatu duzu?

Inguru hontan lana izeten baduzu, ongi bertzenaz gazteak kanpora joan beharko dute.

7.- Zer aurki dezakegu Berroetara joenez gero?

Albergia, gauz pollitek, herri giroa. Kanpotik etortzen direnak segiduan laketzen dire, eta bertatik joaten direnak beti herrian daude.

8.- Zer gauza berexiko zenuke Berroetatik?

Trankilidadia

9.- Berroetako buruzko amets bat?

Berdin segitzia, euskaldun izaten segitzia

 

03

Juanito Maritorena Gaztelu

 

 

1.- Non dugu Juanito Martitorena?

Gizon berroetar bat,

2.- Baztandarra edo Berroetarra sentitzen zara?

Berroetarra lehendik, gero baztandarra.

3.- Berroetako txoko gustukoena?

Mendi pollitek: Abartan, uzkate….

4.- Zer du Berroetak Bertze herriek ez dutena?

Bestak inon baino hobe organizatzen dira, giro ederra izaten da. bestalde, karrika ederrak ditu.

5.- Nola ikusten duzu Berroeta gaur egun?

-Giroa: ongi, ez da kanbio handirik, jende gutxiago bizi dira bertan,

-Elkartasuna: bai.

6.- Nola ikusten duzu etorkizunean? Aldaketarik sumatu duzu?

Aldaketa lehendiko orainera, aldaketa etorkizuneko jende berrie eta kanpokuak berroetara aldatzen dituzte gauzak ( ekologistek, …) . ( Beldur horiek aldaketa ekarriko dutela).

7.- Zer aurki dezakegu Berroetara joenez gero?

Trankilidadia, konfiantza, paisaje eta etxeak. berroetara etortzen diren turistak herria aunitz gustatzen zaie etxe, karrika eta jendearengatik.

8.- Zer gauza berexiko zenuke Berroetatik?

Eliza, San Martin.

9.- Berroetako buruzko amets bat?

Ahal bazen hobetzea baino hola segitzea konforme nago.

 

 

 

04

Rafael Arretxea

 

1.- Nor dugu Rafael Arretxea?

Berroetarra den 49 urteko gizon bat. Ostalaritza da nire lanbidea eta baserria maite dut.

2.- Baztandarra edo Berroetarra sentitzen zara?

Berroetarra.

3.- Berroetako txoko gustukoena?

Irle.

4.- Zer du Berroetak Bertze herriek ez dutena?

TTikie eta pollite da eta denekin harreman zuzen eta ona dugu.

5.- Nola ikusten duzu Berroeta gaur egun?

-Giroa: Paregabea.

-Elkartasuna: Handia.

6.- Nola ikusten duzu etorkizunean? Aldaketarik sumatu duzu?

Hobea, gaur egungo forma mantenduz baina elkartuago egongo gara.

7.- Zer aurki dezakegu Berroetara joenez gero?

Bista politak, paisaje ederrak eta giro zoragarria.

8.- Zer gauza berexiko zenuke Berroetatik?

Herri ttikien lasaitasuna.

9.- Berroetako buruzko amets bat?

Bertako gazteak bertan bizitzen gelditzea.

 

05

Iratxe Arretxea

 

1.- Nor dugu Iratxe Arretxea?

Berroetara den eta sentitzen den 20 urteko neska arrunt bat. Kirolaria, naturaren maitalea eta musikaria.

2.- Baztandarra edo Berroetarra sentitzen zara?

Berroetarra.

3.- Berroetako txoko gustukoena?

Xoko guziek dire pollitek Berroetan, baina bat aukeratzekotan Irle eta Berroetako kanala errango nituzke.

4.- Zer du Berroetak Bertze herriek ez dutena?

Herri ttiki eta lasaia  da, jendarteko harremana estue eta zintzoa da, gazte giro haundie sumatzen da garen biztanleriandako.

5.- Nola ikusten duzu Berroeta gaur egun?

-Giroa: Arras ona, errespetue eta elkarlaguntza dira gure elkarbizitzan oinarri.

-Elkartasuna: Elkar batzen gaituzten gauza haunditz ikusten dira gure artian, horren harremana estuagua izaten laguntzen du (adb: herriko bestak prestatzea, euskaraz mintzatzea…).

6.- Nola ikusten duzu etorkizunean? Aldaketarik sumatu duzu?

Ez, Berroetak hasiera batian zuen goxotasuna eta lasaitasuna trasmititzen jarraitzen du. Etorkizuneko berroeta, oraingoaren antzekoa izanen denaren esperantza dut.

7.- Zer aurki dezakegu Berroetara joenez gero?

Bista paregabeak, mendi zoragarriak, xoko ezkutuak… Jende atsegina.

8.- Zer gauza berexiko zenuke Berroetatik?

Bertako personak.

9.- Berroetako buruzko amets bat?

Bertako gazteen eta helduen artean dugun harreman ona mantentzen segitzia, Berroetan gelditzia eta gure inguruak zaintzea.

 

 

Baztanen eskuara barra barra

bottom of page